Leire Martinez, OBK, J Martina, Dupla eta Janus Lester ariko dira, besteak beste, Saguesen

Donostiako Aste Nagusian Sagueseko agertokian arituko diren zortzi emanaldiak aurkeztu ditu Donostia Festak-ek. Askotarikoa izango da, Euskal Herriko eta estatuko artistak tartekatuko dituelako. Leire Martinez gipuzkoarraren emanaldia izango da esanguratsuenetako bat, La Oreja de Van Gogh taldetik bota ondoren, haren taldearekin ariko da Saguesen.
Hauek dira, egunez egun, abuztuaren 9tik 16ra Sagueseko agertokian izango diren artistak:
- Abuztuak 9: Morodo. Gaztelaniazko reggaeren adierazle nagusienetakoa da. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, estudioko bost albumekin eta kolaborazio ugarirekin, reggaearen historia bizia da Espainian eta belaunaldi berrientzako erreferente.
- Abuztuak 10: Vicco: Nochentera fenomeno biralarekin eta 2024an atera zuen lehen diskoarekin Espainiako pop musikaren ahots nabarmenetako bat da. Laurogeigarren hamarkadako eraginak dituzten abestiek artista honen moldakortasuna eta belaunaldien arteko benetako ereserkiak sortzeko gaitasuna nabarmentzen dituzte.
- Abuztuak 11: OBK. 1991.urtean sortutako Espainiako pop-elektronikoaren aitzindariak dira. Urte horrez geroztik, 15 disko baino gehiago argitaratu dituzte eta mundu osoan 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Ikuskizuna nostalgiaz eta energiaz beterikoa da eta Saguesera iritsiko da hainbat belaunaldi markatu dituen arrakasta bildumarekin.
- Abuztuak 12: J Martina eta Dupla. Bi talde euskaldun hauen musika urbanoak eta pop elektronikoak dantzan jarriko du Sagues. J Martina hirukote nafar bizkaitarrak soinu garaikideekin eta diziplina anitzeko proposamen artistikoa eskainiko du Sagueseko agertokian. Eta Aguraindik Dupla taldea iritsiko da pop, elektronika, rap eta euskal folklorea nahasiz eta soinu paregabe eta sailkaezina sortuz.
- Abuztuak 13: Janus Lester eta lagunak. Berako musikaria Saguesera iritsiko da Lore izeneko bere bigarren diskoarekin, hain zuzen ere, ñabarduraz betetako bigarren disko sakonarekin. Urte eta erdiko ibilbidean Euskal Herrian 100 kontzertu egin ditu eta artista handiekin lankidetzan aritzeko aukera izan du. Sagueseko oholtzan hainbat artista gonbidatu izango ditu.
- Abuztuak 14. Sexy Zebras. Taldearen rock elektrikoak eta pop ultra-kementsuak benetakotasuna eta ikuskizun handia ekarriko dute Saguesera. Nazioarte mailan arrakasta handia duen soinu potentzia handiko taldea da.
- Abuztuak 15: Marlon. Asturiaseko talde hau Espainiako pop rockaren erreferente bihurtu da. Hainbat sari jasotzeko izendatuak izan dira, eta Odeon eta Los40 Music Awards-en sariak irabazi ondoren, taldearen estatusa sendotu da. Olvidé olvidarte abestia Sagues kantatzen jarriko du ziur.
- Abuztuak 16. Leire Martinez. Bakarkako ibilbideari ekin dio azken 15 urteetan La Oreja de Van Gogh taldearen abeslaria izan ondoren. Errenteriako abeslariak bere proiektu berria aurkeztuko du Saguesen, hain zuzen ere, nortasun propioa, sormena eta benetakotasuna aztertzen dituen proiektua.