Altxa Burua mugimenduak topaketa bat antolatu du Zurriola ikastolan, ostegunean

Altxa Burua Gipuzkoa mugimenduak zazpigarren topaketa egingo du Zurriola ikastolan, ostegunean. Topaketarako 31 taldetako ordezkariek eman dute izena momentuz, eta horietako hamahiru Donostiako taldeak izango dira. Dena den, oraindik zabalik dago bertara joateko izen emate epea. 18:00etan hasiko da topaketa.
Gaur egun 85 talde biltzen ditu Altxa Burua Gipuzkoa sareak. Horietatik 23 Donostiako taldeak dira, eta talde horiek eskolen inguruan eratu dira. Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeek osatzen dute mugimendua, eta hainbat helburu dituzte: seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea, eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea, hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde egitea eta helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.
Donostian egingo duten topaketan, honako gaiak izango dituzte hizpide:
1. Ongi etorria (Zurriola ikastola / TeknoIZ taldea)
2. Donostiako gaiak:
– Donostian Altxa Burua indartzea + koordinazioa
– Donostiako Gurea erabil dezakezu kanpaina
– Axular: No phone challenge esperientzia eta ondorioak
– Lauaizeta: Intxaurrondo eta Egiako 6. mailako familientzat saio bateratuak esperientzia
3. Aurreko topaketako lanen / kanpainen berri
– Lantaldeak: Oinarrizko gida, Digitalizazioa hezkuntzan, Altxa Burua: etxea sendotzen.
– Sinadurak: Osasun Sailaren kanpaina, Arartekoan bilera.
– Eskolen atxikimenduak
4. Proposamen berriak
5. Amaiera jai giroan
– Altxa Burua abestia zuzenean Hi Su Ta Ke taldearekin.