Asteazkenean hasiko dute XVIII. Aita Donostia Musika Astea

Asteazkenetik larunbatera, hilak 18-21, luzatuko da XVIII. Aita Donostia Musika Astea. Saio guztiak, ohi bezala, Kaputxinotarren elizan aurrera eramango dituzte eta sarrera doakoa izango da. Larunbatekoa izan ezik, 19:30ean hasiko dituzte emanaldi guztiak, izan ere, azkenekoari, 20:00etan ekingo diote.
Lehen emanaldian, Javier Alberdiren zuzendaritzapean, Aita Donostia, Kantaka, Urmaiz eta Julian Barrenetxea abesbatzek Te Deum kontzertua eskainiko dute. Ana Ochoa sopranoa, Lucia Gomez altoa, Iñigo Vilas tenorea eta Jose Javier Etxeberria baritonoa ariko dira bakarlari gisa; Iñigo Ocon eta Ibai Cabalette tronpetistek eta Gerardo Rifon organistak ere parte hartuko dute.
Ostegunean, berriz, Grupo Voca LUTek Horizon. Un viaje a través de la música y la vida izenburua jarri dioten saioa emango du, eta ostiralean, berriz, Jon Aizpuru zuzendariaren gidaritzapean arituko den Donostia Ereski abesbatzaren txanda izango da. Groseko ahots taldeak Josean Pascual organistak lagun izango du.
Amaitzeko, Basauri Koral elkarteak itxiko du larunbatean aurtengo egitaraua. Jose Angel Roblesek zuzendu eta Alberto Garayo piano jotzailearen parte hartzea izango duen kontzertua izango da.