Jaietan murgilduta pasatu dute asteburua Herreran eta Buenavistan

Asteburua jai giroko zereginez beteta egon da Herreran eta Buenavistan. Aspertu dena, nahi duelako izan da, beraz. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badie ere, festa gogoa gailendu da bi auzuneetan eta partaideak ez dira falta izan ekimenetan.
Larunbatean, haurrak izan ziren nagusi Buenavistan. Jaietako egun handienean, jolasak, txokolate jana, disko festa eta apar festa prest zituzten antolatzaileek, eta euritik salbu, xaboi artean murgildu ziren txikienak. Hona hemen Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako galeria.




















Handik ez oso urruti, Herreran, arrozaren bueltan ibili ziren. Goizean, XI. paella lehiaketako partaideek plater hori prestatzeko duten abilezia erakutsi zuten. Eta gero, horixe bera izan zuten jaki herri bazkarian.





























