Urgulleko I. Kilometro Bertikala, iruditan

Ollagorra elkarteak antolatuta, Urgulleko I. Kilometro Bertikala kronoeskalada egin zuten igande goizean, 50 bat lagunen parte hartzearekin.
Euriari aurre eginez eta giro ederrean, parte hartzaileak banan-banan atera ziren elkarteko eskaileretatik gora, 30 segundoko tartearekin euren artean. Jesusen Bihotza eskulturaren inguruan zuten helmuga, eta kilometro bateko eta 130 metroko desnibel positiboko ibilbidea ahalik eta azkarren egitea zen helburua.
















































