Autobus zerbitzu berezia eskainiko du Dbusek Bruce Springsteenen kontzertuetarako
Bruce Springsteen & The E Street Band taldea Anoetan, 2012ko ekainaren 2an.Gorka Bravo Bruce Springsteenek kontzertuak eskainiko ditu Anoetan hilaren 21ean eta 24an. Kontzertuak 21:00etan izango dira, eta Dbusek autobus zerbitzu berezia eskainiko du.
Kontzertuaren aurretik: 17:00ak eta 18:00ak bitartean, 15 minuturo; eta 18:00ak eta 21:00ak bitartean; 7 minuturo, zerbitzu berezia eskainiko da Poliklinika eta Anoeta artean, Illunbe eta Miramoneko aparkalekuetatik Anoetara joan ahal izateko. Geltokiak Illunbe, Ospitaleak eta Poliklinikan egongo dira. Gainera, Miramonetik Anoetara joateko zerbitzuak egongo dira 17-Gros-Amara-Miramon eta 28-Amara-Ospitaleak lineekin.
Halaber, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira:
Bulebarretik:
– 28-Amara-Ospitaleak eta 26-Amara-Martutene lineak 17:30etik minutu gutxiro.
Grosetik:
– 17-Gros-Amara-Miramon linea 18:00etatik 12 minutuero.
Antiguatik:
– Linea berezia 18:00etatik 15 minuturo, eta 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko zerbitzuak 30 minutuero.
Altzatik:
– 18:15etatik 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko zerbitzuak 30 minuturo.
Intxaurrondo:
– 18:30etatik 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko zerbitzuak 30 minuturo.
Egiatik:
– 18:40etatik 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko zerbitzuak 30 minuturo.
Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik:
– 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko zerbitzuak 30 minuturo.
Martutene eta Loiolatik:
• 26-Amara-Martutene linearen ohiko zerbitzuak 15 minuturo.
Aietetik:
• 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linearen ohiko zerbitzuak Aietetik, Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-dik Anoetaraino, 30 minutuz behin.
Kontzertua amaitu ostean, 00:00etan-00:15ean gutxi gorabehera zerbitzu bereziak eskainiko dira ondorengo auzoetara:



