B2 eta B7 gautxori lineek udan zerbitzu eskaintza zabalagoa izango dute

Ekainaren 23tik aurrera, udako ordutegiak indarrean sartzearekin batera, Dbusek hobekuntzak ezarriko ditu B2 Aiete-Bera Bera eta B7 Igeldo gautxori lineetan, erabiltzaileen beharretara egokituago dagoen zerbitzua eskaintzeko. Hobekuntza horiek esperimentalak izango dira; beraz, udan testatuko dira, eta irailaren 27an amaituko dira. Proba hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira.
Erdialdea Aieterekin eta Bera Berarekin lotzen duen B2 gaueko lineak ibilbide luzeago egingo du Miramonen, Mikeletegin eta Ospitaleen eremuan zerbitzua emateko. Gune berri horretan ere eskaripeko geldialdien zerbitzua aplikatuko da, hau da, ibilbide barruko geraleku ofizialen artean horrelako geldialdiak egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen diren lekuetan jaistea eskatu ahal izango da. Zehazki, gune berrian Oriamendi pasealekuko, Mikeletegi pasealekuko eta Begiristain Doktorearen pasealekuko tarte jakin batzuetan eskatu ahal izango da.
B7 Igeldo lineak, udan Igeldo aldean zerbitzua ematen dion lineak, irailaren 27ra arte iraungo du, egun hori barne, eta ordutegia 04:00etara luzatuko da irteera gehigarriekin.
Ordutegi eta ibilbide zehatzak Dbusen webgunean kontsultatu daitezke.