Charles Chaplinen 'La Quimera del Oro' filmaren nazioarteko berrestreinaldia egingo du Tabakalerak
Chaplinen klasikoa, 4Kn zaharberritua, ekainaren 26an, 19:00etan, proiektatuko da Tabakaleran, jatorrizko estreinaldiaren 100. urtemugan.

La quimera del oro, Charles Chaplinen film ikonikoa, 4K kalitatean zaharberrituta itzuliko da pantaila handira, bere jatorrizko estreinaldiaren mendeurrena ospatzeko. Tabakalerako zinema izango da proiekzio historiko honetarako aukeratutako agertokietako bat.
Mk2 Films-ek antolatutako birrestreinaldi globala “aurrekaririk gabeko” ekitaldia da, eta 70 herrialdetik gorako 250 zinemak baina gehiagok hartuko dute parte.
Zaharberritutako bertsio honek inauguratu zuen 78. Canneseko Zinemaldiaren Cannes Classics saila. Canneseko estreinaldiak mundu mailan hasiera eman zion Chaplini egindako omenaldiari, Lumière anaiek zinema asmatu zuteneko 130. urteurrena ere ospatzen den urte honetan. La quimera del oro-k abentura, amodioa eta komedia uztartzen ditu eta lan honen zaharberritzeari esker, ikus-entzuleek aukera izango dute Chaplinen aberastasun bisuala, sakontasun emozionala eta narrazio-jenialtasuna inoiz ez bezala berrikusteko.
Sarrerak Tabakalerako Informazio Puntuan eta webgunean eskura daitezke.