Eguzkik salatu du paumei lumak kendu dizkietela Gladys Enean

Gladys Eneako paumek tratu txarrak jasan dituzte azken orduetan. Eguzki talde ekologistak salatu duenez, norbaitek isatseko lumak kendu dizkio pauma harrari, animalia odoletan utziz.
Horren aurrean, Eguzkik parkean segurtasuna falta dela nabarmendu du. “Pertsona batzuen errespetu faltak eta Donostiako Udalaren utzikeriak aukera ematen dute Gladys Enea parkeko animaliek jasaten dituzten tratu txarrek gora egin dezaten. Ez dute nahikoa txakurrek ahateak, paumak edo beltxargaren bikotea hil izana. Era berean, ez zaie nahikoa pertsonak, baita helduak ere, animalien hazkuntza eremuetan sartzea, arrautzak zapalduz edo atseden hartzen duten bitartean animaliak molestatuz”, salatu dute.