Literatura eta aisia lotzen dituen Fresk-Uda egitasmoa, Altza, Loiola eta Intxaurrondon

Zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko asmoz abiatu zuen Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak Fresk-Uda ekimena 2022an. Aurten, Tomasene eta Loiola kultur etxeak batu dira modu ludiko eta dibertigarrian haurtzaroan irakurtzeko ohitura sustatzea xede duen egitasmora. Jarduerak Mestiza elkarteak dinamizatuko ditu, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira. Literaturaren eta sormenaren bidez, haurrek liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, antzerkiaren eta jokoen bidez irakurketaren plazera bizitzeko aukera izango dute.
Tomasenen eta Loiolan uztailean aurrera eramango dute, Intxaurrondon, berriz, uztailan eta abuztuan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta doakoa da.
Tomasene Kultur Etxeko liburutegia
Astearte eta ostegunetan: uztailak 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24, 11:00–12:30
Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia
Asteazkenetan: uztailak 2, 9, 16, 23 eta 30; abuztuak 6, 20 eta 27, 11:30–13:00
Loiola Kultur Etxeko liburutegia
Astelehen eta ostiraletan: uztailak 4, 7, 11, 18, 21 eta 28, 11:00–12:30
Eguraldiak laguntzen badu, kanpoaldean egiten dira jarduera guztiak. Eguraldiak ez badu laguntzen, barruko guneetan egiten dira.