Uda Festa egingo dute larunbatean Txominen

Uda hasierari ongietorria emateko, Txomineko Lanberri auzo elkarteak Uda Festa antolatu du auzoan larunbaterako. “Ondo pasatzeko elkartuko gara, elkar hobeto ezagutzeko eta auzoko aurpegi berriei ongietorria emateko”, azaldu dute auzo elkartetik.
Arteleku plazan izango da festa, 17:00etatik aurrera, eta artisau azoka, musika, festen aldeko barra bat, pintxo potea eta adin guztietako pertsonentzako jolasak egongo dira.