Amara Berriko sanjoanak, iruditan

Asteburuan ospatu zituzten San Joan jaiak Amara Berrin, eta auzoari begirako ohiko jarduerak egin zituzten hiru egunetan zehar. Besteak beste, 3×3 saskibaloi txapelketa, paella txapelketa, bazkari herrikoia, mus txapelketa, txotxongiloen emanaldia, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak, eta disko festa egin zituzten.
Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, asmatu zuten auzotarrek festei eman beharreko indarra ematen. Jaiak hilaren 23an borobilduko dituzte, San Joan bezperan. Hemen daukazue egitaraua.











































