Itaiak elkarretaratzea egingo du pasa den asteko bi sexu erasoak salatzeko

Joan den asteko bi sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur Donostiako Itaiak. Amara Berriko Ferrerias plazan elkartuko dira, 19:00etan. “Emakume bat modu jarraituan bortxatu zuen gizon batek, eta igande goizean emakume bati sexu erasoa egin zion gizon batek Amara auzoan”, adierazi dute.
Erasoak salatu eta indarkeria matxistari aurre egiteko antolatzearen eta kaleak hartzearen beharra nabarmendu du Itaiak.