Aurtengo liburu onenak eskuragarri daude 'Irakurlee' 2025 gidan
Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gida berria argitaratu du.

Urteroko legez, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak, lehengo urtean argitaratu ziren liburuen artetik, nabarmenenak aukeratu ditu. Hauek hizkuntzaren eta adinaren arabera ordenatuak agertzen dira gidan. Guztira, 104 liburu hautatu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak.
Gida hau digitalean dago eskuragarri, eta baita paperean ere. Paperean, 10.000 ale argitaratu dituzte eta Donostia Kulturako liburutegietan eta kultur etxeetan lor daitezke. Bertsio digitalean, berriz, PDF formatuan jaisteko aukera dago.
Irakurlee gida hiru taldetan dago banatuta. Lehenik, haurrentzako atalean, 64 liburu aurkitu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz. Liburu hauek adin tarteen arabera sailkatuak daude. Jaioberrientzat, Baga Biga Higa edo Jakomintxo-ren moduko kontakizun interaktiboak eta bisualak topatu daitezke. Bost urtekoentzat, testu gehiago duten istorioak daude eskuragarri, adibidez, Amaia Trejoren Itsaso bete malko liburua. Nerabeek, berriz, pegatinen bidez aukeratu ahal izango dituzte beraientzat aproposenak diren liburuak. Eranskailu gorria duten izenburuak 8 urte baino gehiago dizuten umeentzat daude pentsatuak eta eranskailu horikoak, ordea, 12 urtekoentzat.
Bigarrenik, helduentzako atalean, Donostia Kulturak 40 izenburu proposatu ditu, euskara eta gaztelaniaz baita ere. Guztiak narrazio generokoak dira eta Annie Ernaux edo Maggie O’Farrellen moduko idazle ospetsuak aurkitu daitezke bertan. Halaber, Kutxa Fundazioa Donostia Literatura 57. edizioan sarituak izan diren kontakizunak eta antzerki liburuak irakurtzeko aukera izango dute hiritarrek.