Loiola eta Bidebietako anbulatorioen ordutegia moldatuko dute udaran

Osakidetzak lehen arretako zentro batzuetako ordutegia murriztu eta beste batzuk itxi egingo ditu udan, langileen oporraldiei eta zerbitzuaren beherakadari egokitzeko. Donostiari dagokionean, Loiolako anbulatorioak jada murriztu du bere ordutegia 08:00etatik 17:00etara, eta hala mantenduko du irailaren 30era arte. Bidebietakoak, berriz, uztailaren 21etik abuztuaren 31ra moldatuko du, 08:00etatik 15:00etara bitartean.
Osasun zentro gehienetan, %63a, mantendu egingo du bere ordutegia, eta ez dute inolako moldaketarik izango. 37 anbulatorio unean-unean itxiko dituzte, baina ez modu jarraituan. Edonola, Osakidetzak bere webgunean egunero berrituko du lehen arretako zerbitzuen ordutegiari buruzko informazioa.