Scientia Schoolek Karmelo ikastetxea salduko dio Pryconsa higiezin sustatzaileari

Scientia Schoolek akordioa lortu du Pryconsa higiezin sustatzailearekin Karmelo ikastetxea barnebiltzen duen eraikinaren salmentarako. Scientia Schoolek EFE agentziari helarazitako ohar baten arabera, saltzeko erabakia enpresak bere jarraipena bermatzeko aurrera daraman berregituraketa prozesuaren parte da.
Scientiak 2019an erosi zuen Amara Berriko ikastetxea bertan bestelako hezkuntza eredu bat ezarri eta garatzeko asmoz. Azken urteetan izandako matrikula kopuruaren beherakadak eta inguruan dagoen eskaintza handiak, ordea, proiektua alboratzea ekarri du.