Zer plan asteburuan Donostian?

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerak ez zaizkizu faltatuko Donostian. Alde batetik, ez ahaztu Herrerako, Antiguako eta Oletako jaiak dituzuela asteburu osoan zehar —hemen dituzue egitarauak—. Bestetik, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizuegu jarraian, eta gure agendan aukeraketa zabalagoa aurkituko duzue.
Ostiralean (hilak 20), Bagera Elkarteak, Donostiako Piratek eta Kantauri kofradiak antolatutako Kantua eta Zikina egitasmoa da gure proposamena. 19:00etan, Parte Zaharreko Portaletatik aterako dira, kantujiran.
Larunbatean (hilak 21), Antton Valverde musikari donostiar beteranoaren kontzertura joatea gomendatzen dizuegu. Izan ere, Adarra saria jasoko du Viktoria Eugenia antzokian 19:30ean, eta kontzertua emango du jarraian. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Azkenik, igandean (hilak 22), dantza ikuskizun bat proposatuk dizuegu: Gil Harush taldeak Ibaia dantza emanaldia eskainiko du Egiako kultur etxeko Gazteszena aretoan. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Bonus track. Astean zehar plan bat egiteko proposamen bat ere egingo dizuegu: The Gold Rush filma (Charles Chaplin, 1925) ikustera joatea Tabakalerara, ostegunean (19:00). Sarrerak gunearen webgunean daude salgai.