Zero Market azoka bigarrenez antolatuko dute Blas de Otero plazan larunbatean
Egia auzoan azoka solidario eta jasangarria antolatu dute larunbat honetarako.

Larunbat honetan, Egiako Blas de Otero plazan, tokiko ekoizleak, artisauak eta merkatariak azoka batean elkartuko dira Zero Market azoka bigarrenez antolatzeko. Beraien helburuen barnean, auzoko denden, zero kilometroko produktuen eta eskuz egindako artikuluen sustapena aurkitzen dira. Ekonomia zirkularra eta jasangarritasunaren arloko saritutako enpresa donostiarrek hartuko dute parte, GK Green Fashion eta Ekkin Dendak ekimeneko kideekin batera.
Azoka, larunbatean, 11:00etan hasiko da eta 19:00ak arte irekita egongo da. Musika eta entretenimendu ugari egongo dira familiek egun atsegina pasa dezaten, adierazi dute antolatzaileek.
Azokan adin eta gustu guztientzat aurkitu daiteke zerbait. Arlo teknologikoan, ordenagailu konponketan adituak egongo dira Norttek Informatikaren eskutik. Gainera, artea eta arropa originala gustuko dutenentzat, Movida Colabo eta Donosti Republic dendak bertan izango dira. Poltsoak eta bitxiak Emi Artesanía edo L’elegance d’Agathe dendetan egongo dira eskuragarri. Azkenik, gozoa gustatzen zaienentzat, Maizzami artisau tiramisua probatzeko aukera izango dute.