Herri kiroletan lehiatuko dira Parte Zaharrekoak eta Antiguakoak

Antiguako San Joan jaien barruan, herri kirolen desafioa antolatu dute iganderako, eta Antiguakoak Parte Zaharrekoen aurka lehiatuko dira. Antiguotarrak elkarteak antolatu du egitasmoa, auzoko frontoian.
Bi txanda egongo dira: haurrena 11:30ean eta helduena 18:00etan. Helduenean, Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugerza lehiatuko dira aizkoran, buruz buru.