Donostia Sustapenak eta Osasun Sailaren Biogipuzkoa Institutuak hitzarmen berria sinatu dute
Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi Ane Oyarbidek osasun ikerketako Institituaren Instalazioetara bisita egin dio.

Donostia Sustapenak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Biogipuzkoa Institutuak hitzarmen berria sinatu dute, bi erakundeek biozientzien arloan lankidetza indartu dute talentua eta berrikuntza sustatzeko. Gainera, gazteak, emakumeak eta talentu seniorra kontratatzako erraztasunak ipiniko dituzte, “bikaintasun-polo gisa finkatzeko” helburuarekin.
Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi Ane Oyarbidek Osasun Ikerketako Institutuaren instalazioak bisitatu ditu. Bertan, hiriaren zientzia arloko nagusitasuna goraipatu du: “Donostiak urteak daramatza lehen mailako berrikuntza-ekosistema bat eraikitzen, eta, gaur egun, punta-puntako azpiegiturak, proiektu estrategikoak eta I+Gko inbertsio- eta enplegu-adierazleak ditu, Europako batezbestekoaren gainetik jartzen gaituztenak”. Biogipuzkoako Koordinatzaile Zientifiko Olatz Arrizabalagak proiektua “akordioari esker” indartu egin dela dio.
Donostiako Biozientzien sektoreko I+G+B ekosistemaren azterketa txostenaren arabera, Donostia biozientzien bultzatzaile nagusia da, Gipuzkoako inbertsioaren %91 lortu du. Hitzarmena Donostia Sustapenaren Plan Estrategikoaren barruan sartzen da eta bi erakundeei “talentuaren erakarpena eta transferentzia teknologikoa sustatzeko” aukera emango dizkie.