'Tu-Tum Platz!' euskarazko bakarrizketa igandera arte Antzoki Zaharrean

Jon Plazaola umoregilea Tu-Tum, Platz! euskarazko bakarrizketarekin bueltatuko da gaur Antzoki Zaharrera. Ikuskizun horrekin egin duen bi urteko biraren amaierako hiru saioak Parte Zaharreko antzokian eskainiko ditu, gaur eta bihar, 19:30ean, eta igandean, 19:00etan.
Plazaolak taula gainean lehen agerraldia egin zuenetik bi hamarkada luze igaro ondoren, hasierako formatura itzulera da: stand up bakarrizketa. Umorez betetako ordubeteko saioa bakoitzean, gainera, gonbidatu berezi bat izango du oholtzan: gaur, Jon Martinez Txiki, bihar, Ana Goitia, eta igandean, Mirari Martiarena.
Sarrerak 16 eta 22 euroan eskura daitezke Donostia Kulturaren webgunean.