Zer plan astebururako Donostian?

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerak ez zaizkizu faltatuko Donostian. Alde batetik, ez ahaztu Altzako San Martzial jaiak, Igeldoko sanpedroak eta Intxaurrondoko Intxaur jaiak dituzuela asteburu osoan zehar —hemen dituzue egitarauak—. Bestetik, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizuegu jarraian, eta gure agendan aukeraketa zabalagoa aurkituko duzue.
Ostiralean (hilak 27), asteburua hasteko, hortxe plan eder bat: Jon Plazaolaren Tu Tum Platz umore ikuskizuna ikustera joatea, Antzoki Zaharrera. 19:30ean izango da, eta sarrerak hemen daude salgai. Larunbatean eta igandean ere ikusi ahalko da.
Larunbatean (hilak 28), plan desberdin bat planteatuko dizuegu. Poesia eta soinu esperientzia paregabea izango da Donostian: Spoken Word Psikedelikoa. Gipuzkoako CNTren egoitzan izango da, Casilda Hernaez ateneoan, 17:00etan. Sarrera librea da, lekua bete arte.
Igandean (hilak 29), Party Dozen bikotearen kontzertua ikustera joatea da gure proposamena. Kirsty Tickle saxofonistak eta Jonathan Boule perkusionistak osatutako bikoteak inprobisazioaren inguruko emanaldia egingo du, Dabadaban. Sarrerak aretoaren webgunean salgai daude, 15-18 euroan.
Bonus track: astean zehar egiteko plan bat nahi baduzue, asteartean (uztailak 1), North Mississippi Allstars blues eta rock taldeak joko du Dabadaba aretoan, 20:30ean. Sarrerak hemen daude salgai.