Kirola aire librean egiteko aukera iritsi da
Donostia Kirolak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean doako hainbat jarduera antolatu ditu.

Donostia Kirolak Kirola Kalean programa antolatu du bigarrenez eta uztailean, hiriko hainbat guneetan, doako 60 saio programatu ditu. Aldez aurretik izena ematea ez da beharrezkoa, baina udal kiroldegietan edo webgunearen bidez egitea gomendatzen dute. Programa osoa Donostia Kirolaren webgunean dago eskuragarri.
Aire zabaleko espazioetan kirola egiteko aukera aproposa du hiriak. Horregatik, Ibilketa nordikoa, circuit training edo tai xi moduko kirolak aukeran dituzte hiritar guztiek. Kiroleko eta Bizimodu Osasunerako zinegotzi Iñaki Gabarainek ideia hau azpimarratu du: “Herritarrek jolas pistak, aire zabaleko gimnasioak, bidegorriak eta abar erabil ditzakete, baita ingurune naturalak ere, hala nola, ibaia, hondartzak eta mendia”. Gainera, adina edo trebetasun-maila “edozein dela ere, beren osasuna eta ongizatea hobetzen dituzten jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aurkituko dituztela” baietsi du zinegotziak.
Donostia Kirolak noizean behin egiten dituen kirol ohiturei buruzko azterlanen arabera, Donostia Europar Batasuneko kirol jardueren indize altuenetako hiria da.