Mugan taldearen 'Kontzertu bat galerari' zuzenekoa sarean ikus daiteke

Donostiako Mugan pop rock taldeak kontzertu berezi bat grabatu zuen otsailaren 28an Añorgako zinema zaharrean. Kontzertu bat galerari izenpean, pasa den ekainaren 21ean estreinatu zuten ETB1en, eta ordutik ikusgai dago taldearen Youtube kanalean, eta entzungai plataforma digitaletan.
Boskoteak hau dio zuzeneko berezi honen inguruan: “Urte osoko lana kontzertu bakar batean. Urteetako ilusioak, pozak, penak eta topak, denak bat eginik. Kantu sorta bat, egia eta zuen gertutasuna. Dena, inoiz baino gehiago. Zalantzaren aurrean, kontzertu bat galerari. Betirako izan dadin inoiz egingo ez genuen guztia”.