Dozenaka lagun batu dira frontoiko herri bazkarian

Jaietan atzo murgildu ziren altzatarrak eta lehen orduetan ez zaizkie zereginak falta izan. Gau luzearen ondoren, giza proba eta pilota partida handia izan dituzte ikusgai auzotarrek. Probalekura jende ugari bertaratu bada, frontoira joandakoak ere ez dira gutxi izan: Goñi II -Azanza Xala-Pascualen aurka aritu dira binakako partidan. Hori amaituta, bertan egin duten herri bazkarirako prest jarri dute dena jai batzordeko kideek.
Jai giroan bazkaltzeko asmoz, 225 bat lagun elkartu dira mahaien bueltan. Barrikotean txotx egin eta menu goxoa dastatzeko aukera izan dute lagun, auzotar edo senideek inguratuta: entsalada, langostinoak, oilasko errea, txerrikiak… Sagardo bila altxa direnetako batzuek frontoiaren txoko horretan zegoen Mikel Goñi pilotariarekin topo egin eta harekin aritu dira hitz eta pitz.
Herri bazkariko argazki galeria, jarraian.




























