Giza proba jendetsua egin dute Altzan

Bero egiten duenean, ahalegin gutxi egitea gomendatzen dute; baina jaietan beti ohikoa lausotu eta askotariko salbuespenak izaten dira. Euria ari badu hamaika ekimenekin aurrera egiten den moduan, saparekin antzera.
Aitzakiarik gabe elkartu dira desafioa egiteko prest Basurde, Altzatarrak KE, Altxa Herria, SATS Lezo, Ikatza Astigarraga eta Denontzat Hernani taldeak. Auzoko hiru talde bazeuden ere, garaipena kanpotarrek eskuratu dute. Izan ere, hernaniarrek lortu dute denborarik onena.
Probalekura jende dezente joan da taldeen ahalegina ikustera. Jarraian ikusgai dagoen argazki bilduman jaso du Asier Gonzalez de San Pedrok desafioak emandakoa.
































