Pintxo lehiaketarekin ekin diote asteburu luzeari igeldotarrek

Atzo hasi ziren sanpedroak, Igeldoko toki entitate txikia martxan jarri zenetik lehenak, eta bost egunez izango dute haietaz gozatzeko aukera bai igeldotarrek bai hara bertaratzen direnek. Luzea izan asmo duten asteburuari ekiteko, berriz, pintxo lehiaketa egin dute eguerdian. Hamabost epaitu behar izan dituzte irabazlea aukeratzeko, denak oso bestelakoak eta askotarikoak irudietan ikus daitekeen moduan.