Emakume sortzaileen Lokal Market azoka egingo dute astebururo San Martin merkatuan

Gipuzkoako Emakume Sortzaileen elkarteak antolatuta, Lokal Market azoka egingo dute uztaileko asteburu guztietan San Martin azokan. Tokiko talentuari ikusgarritasuna eman eta kontsumo arduratsua sustatzeko xedez, gertuko hogei bat sortzailek zeramika, bitxigintza, moda, kosmetika naturala, dekorazioa, ilustrazioa eta beste hainbat diziplinatako proposamenak aurkeztuko dituzte.
Astebururo, lauzpabost sortzailek beren produktuak eskainiko dituzte eta bertaratzen diren herritarrek produktuei edota prozesuei buruz haiei zuzenean galdetzeko aukera izango dute. Ostiraletan, 15:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 10:00etatik 20:30era bitartean egongo dira bertan.
Lokal Arte diseinatzaile, artisau eta artistek osatutako elkartea da, prozesu eta material arduratsuak baliatuta, gertuko ekonomiaren eta ekonomia zirkularraren alde eginez. Kalitatezko eta bakarrak diren produktuak eskainiz, sortzaileen eta komunitatearen arteko topaguneak bilatzen dituzte, kontsumo eredu etiko eta iraunkorrago bat sustatzen duten bitartean.