Escalerillaseko bizilagunak epaitu dituzte Donostian

Gaur goizean, 09:30ean hasita, Escalerillasen (Trintxerpe) bizi diren bost familiaren kontrako epaiketa izan da Donostian. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakin arazi duenez, bost familia horiei ez diete maizter izaera legez aitortzen, eta, horregatik, usurpazioa leporatu die Pasaiako Portuak, berehala etxegabetu ditzatela eskatzeko. Defentsak eskatu du maizter gisa aitor ditzatela bost familiak, eta bertan behera gera daitezela haien aurkako kaleratze eskaerak.
Escalerillaseko bizilagunekin elkartasunez, eta guztientzako etxebizitza aterabide baten alde, elkarretaratzea egin du etxebizitza sindikatuak epaitegi aurrean, epaiketa egiten zuten bitartean.
Etxebizitza alternatibarik gabe
Bederatzi familia dira etxegabetuak izateko arriskuan daudenak, izan ere, Pasaiako Portuak eta Eusko Trenbide Sareak (ETS), merkantziak mugitzeko trenbide bat eraikiko dute bertan. Etzebizitza sindikatuaren arabera, eraikinean bizi diren pertsonei ez diete bizitoki alternatibarik eskaini oraingoz.