Gazte bat atxilotu dute edukiontziak erretzeagatik

Ertzaintzak 28 urteko pertsona bat atxilotu zuen igande goizaldean, hainbat edukiontzi erretzeagatik. Izan ere, 02:00ak aldera, Ertzaintzak jakin zuen Kolon pasealekuan bi edukiontzi erre zituztela, eta lekukoen arabera, “pertsona susmagarri bat” inguruan zebilela.
Jarraian, hainbat polizia bertaratu ziren, eta inguruan ikuskapena egin zuten gizona aurkitzeko. Susmagarria bilatzeko lanetan ari zirela, beste dei bat jaso zuten, inguruko kale batean beste edukiontzi bat erre zutela jakinarazteko. Ertzaintzak jakinarazi duenez, herritarren eta Udaltzaingoaren laguntzaz agenteek ustezko egilea aurkitu zuten, 28 urteko gazte bat, eta atxilotu egin zuten kalte delitu bat egotzita.