Mikel Arrasate eta Mikayla Messer izan dira Donostiako Triatloiko garaileak

38. Onditz Memoriala triatloia egin zuten igandean Donostian, eta, beroari aurre eginez, 500 bat lagunek hartu zuten parte proban. Gizonezkoetan, Cesc Godoyren moduko faboritoen gainetik, Mikel Arrasate izan zen irabazlea, 1:55.07 orduko denbora eginda. Emakumezkoetan, Paula del Pozo faboritoaren gainetik baita ere, Mikayla Messer australiarra gailendu zen, 2:15.24 orduko denbora eginda.
Donostiako Atletikok antolatutako proba da Onditz Memoriala triatloia, Donostiako Udalaren babesarekin, eta Espainiako Estatuko triatloi zaharrena da, modalitate olinpikoan. Parte hartzaileek 1.500 metro igeriketan, 38,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egin behar izan zituzten. 500 bat lagunek eman zuten izena, tartean 90 bat emakumek. Aurreko egunean, larunbatean, 15. Emakumeen Triatloia egin zuten.