Sei urteko kartzela zigorra jarri diote gizon bati, adigabe bati sexu erasoa egiteagatik

Sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Donostiako etxebizitza batean 14 urteko nerabe bati sexu erasoa egiteagatik. Nerabe hori Internet bidezko hitzorduen aplikazio baten bidez ezagutu zuen.
Hasiera batean, Gipuzkoako Fiskaltzak hamabost urteko espetxe zigorra eskatzen zuen auzipetuarentzat, baina gizonak epaitegietako kontuan 20.000 euro kontsignatu ondoren biktima konpentsatzeko, gertakariak aitortu ditu. Horrela, Ministerio Publikoak eta akusazio partikularrak egindako kaltea konpondu izanaren aringarria aplikatzea onartu dute, eta espetxe zigorra murriztu dute, sei urte eta erdira arte. Auzipetua ados agertu da kopuru horrekin.
Hala ere, auzipetuak 1.080 euro ere ordaindu beharko ditu isunetan, zortzi urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko du kartzelatik atera ondoren, eta ezingo du adingabeekin lotutako lanik edo jarduerarik egin hamar urtez.
Gertakariak
Fiskaltzaren akusazio idazkiaren arabera, gertakariak 2024ko urtarrilekoak dira. Orduan, auzipetuak (49 urte zituen) hiru egun inguru eman zituen harremanetan aipatutako aplikazioaren bidez adingabearekin, eta adingabeak 15 urte zituela esan zion. Horrela, biktima adingabea zela jakin arren, erruztatuak biluzik agertzen zen argazkiak eskatu zizkion, eta berak ere bere irudiak bidali zizkion nerabeari.
Egun batzuen buruan, heldua Whatsapp bidez jarri zen harremanetan gaztearekin, eta sexu izaerako topaketa bat hitzartu zuen. Azkenean, otsailaren 9an, auzipetuaren etxean elkartu ziren, eta auzipetuak sexu erasoa egin zion.