Ainhoa Moraza etxera itzuli da

Ainhoa Moraza atzelari donostiarra etxera itzuli da, Realera. Klub txuri-urdinak bere fitxaketa iragarri du: “Sinadura ekitaldia estadioan egin zen, Joseba Ibarburu lehendakariordearekin, Alex Uranga kontseilariarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera. Sentimendu handiko ingurune batean sinatu zuen Morazak bere kontratua, bere jatorrizko kluberako itzulera itxiz”.
Morazak 2012an abiatu zuen bere futbol ibilbide profesionala, Realean, aurretik Añorgan jokatuta. Ondoren, zazpi denboraldiz jokatu zuen Athleticen eta azken biak Atletico Madrilen egin ditu. Talde bizkaitarrarekin liga irabazi zuen 2015-2016ko denboraldian, eta kopa irabazi zuen madrildarrekin 2023an. Orain, 2029ra arte sinatu du klub txuri-urdinarekin, “ibilbide luzeko proiektu baten aldeko konpromisoa islatuz”, Realaren hitzetan.