Familientzako arreta psikosozialerako zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du udalak

Kalteberatasun egoeran edo babesgabetasun arrisku arinean edo ertainean dauden adingabeak dituzten familientzako gizarte eta hezkuntza arretako eta arreta psikosozialeko zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du udalak. Lizitazioaren urteko oinarrizko aurrekontua 1.963.918 eurokoa da, eta kontratuaren hasierako iraupena bi urtekoa izango da (bi luzapen egiteko aukerarekin, bakoitza urtebetekoa).
Zerbitzu honen bidez, beren testuinguru soziofamiliarrean honako egoera hauetakoren batean dauden adingabeak dituzten familien beharrei eta eskaera sozialei erantzun nahi zaie: kalteberatasuna edo babesgabetasun arina edo moderatua izateko arriskua.
Garatzen diren jarduerak pertsonen segurtasuna eta babesa bermatzen duen arretan oinarritu beharko dira, bai eta pertsonen autonomia indartuko duen arreta integral batean ere, beren baliabideak eta ingurune komunitarioko baliabideen erabilera indartuz.