Mugi sistemak tarifa berriak ditu gaurtik aurrera

Mugi txartelaren erabiltzaileek aldea nabarituko dute gaurtik aurrera autobusa edo trena ordaintzean. 12 eta 14 urte artekoak zuzenean eragingo ditu, haientzat doakoa izango baita bidaia lurraldeko tren eta autobusetan. Gainerakoengan ere izango du, ordea. Izan ere, deskontu orokorra %40 izatera pasako da 25 urtetik gorakoentzat. Alegia, bidaia bakoitzaren kostua 59 zentimokoa izango da, 49 zentimo beharrean. 25 urte bitartekoek, aldiz, %50eko hobaria jasotzen jarraituko dute.
6 urtez azpiko haurrek ez dute txartelik beharko, baina 6-14 urte artekoek Mugi txartela edo aldirietako abonamendua beharko dute doan bidaiatu ahal izateko.
Renferi dagokionean, 15-25 urte artekoek hilabeteko abonamendua 10 euroan eskuratzeko aukera izango dute, adin horretatik gorakoek, aldiz, bikoitza ordaindu beharko dute, 20 euro.
Aldaketa hauek, gutxienez, urte amaiera arte mantenduko dituzte, gerora ere luzatzeko aukerarekin.