'Bihotzian' kanta atera du La Txamak, Tatta eta Fane bikotearekin

La Txamak, bere alderdi festazalea apur bat alboratuta, kantu erromantiko batekin estreinatu nahi izan du uda. Tatta eta Fane bikotearekin egin dute oraingoan elkarlana, eta emaitza popera hurbiltzen den mexikar zaporeko balada.
Grupo Fronteraren eta Fuerza Regidaren soinuek inspiratuta, iparraldeko cumbia berrasmatu dute, euskaraz eta gaztelaniaz abestutako kantu honetan. Chick Juárez eta Denso dira abesti honen ekoizleak, eta “ikuspegi fresko bat gehitzen” diote orain arteko estilo mexikarrari.
Bihotzian da kantaren izena, eta, estilo honetan ohikoa den moduan, modu etxekoian egindako bideoklip batekin ageri da.