Iragarri dituzte Groseko Zipotz jaietako kontzertuak

Groseko Zipotz jaietan zein kontzertu egongo diren jakinarazi du jai batzordeak. Uztailaren 17tik 20ra, askotariko taldeez gozatu ahal izango da Katalunia plazan.
Hilaren 17an, 21:00etatik aurrera, Eira, Adala & Silva, Karlos Nguema, Skareggekasko eta Revolutionary Brothers igoko dira oholtzara. Hurrengo egunean, ostiralean, 22:00etan hasita, Badmintones, Aimarz eta 3haiZra DJ-a izango dira jaietan. Hilaren 19an, Malko, Lukiek eta Sedientos de cumbia taldeek bisitatuko dute Groseko oholtza, eta amaitzeko, hilaren 20an, Laket erromeriaz gozatu ahal izango da 20:00etatik aurrera.
Aurki iragarriko du jai batzordeak egitaraua osorik.