Suhiltzaileen zuzendariak kargua utzi du, langile batek bere aurka jarritako salaketaren ostean

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Suteen Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko (SPEIS) zuzendariak bere postuari uko egin dio, “zerbitzuko langile batek bere aurka jarritako salaketaren ostean”.
Zuzendariak “uko ezeztaezina” jakinarazi dio Martin Ibabe Segurtasun, Suhiltzaileetako eta Babes Zibileko zinegotziari, eta zinegotziak onartu egin du. Udalak azaldu duenez, Ibabek erabaki horren berri eman dio udaleko gobernu batzordeari, “salatutako gertaerak argitzeko eta zuzendaritza kargurako beste pertsona bat izendatzeko ekinbideak abiarazteko”.