Astebururako plan bila zabiltza Donostian?

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerak ez zaizkizu faltatuko Donostian. Egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizuegu jarraian, eta gure agendan aukeraketa zabalagoa aurkituko duzue.
Ostiralean (hilak 4), Tabakalerara joatea da gure proposamena. Izan ere, Köln 75 filma proiektatuko dute 19:00etan, Ido Fulkek aurten ondutakoa. Jazzinema zikloaren barruan antolatu dute emanaldia, eta sarrerak hemen daude salgai.
Larunbatean (hilak 5), Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun agiria ikuskizuna ikustera joatea gomendatzen dizuegu. Asteazkenetik, egunero ari da lana taularatzen, eta igandera arte jarraituko du; egunero, 20:00etan. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean edo antzokiko leihatilan daude salgai.
Igandean (hilak 6), Gipuzkoa plazara gerturatzea proposatuko dizuegu. Izan ere, ostiraletik, Donostiako 50. Liburu Azoka dago zabalik, liburu eskaintza zabalarekin. Hurrengo igandera arte egongo da.
Bonus track. Astean zehar ere plan bat egin nahi baduzue, hortxe gure proposamena: asteartetik ostiralera (hilak 8-11), 20:00etan, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Iruretaren Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana ikusi ahalko da Antzoki Zaharrean. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai, baita antzokiko leihatilan ere.