Martuteneko biribilgunetik Amarara arteko errepidea bost gauez itxiko dute

Bost gauez itxiko dute Amara eta Martuteneko biribilgunea arteko GI-41 errepidea, igandetik ostegunera, 22:00etatik 06:00etara bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak tarte horretan dagoen tunelaren barruan kamera berriak jarriko ditu, eta artapen lanak egin ahal izateko, beharrezkoa da autoen joan-etorria moztea.
Ondoz ondoko bost mozketak igandetik astelehenerako gauetik, hilaren 6tik 7ra; ostegunetik ostiralekora, hilak 10etik 11ra, aurrera eramango dituzte. Bost egunetako bakoitzeko 06:00etatik aurrera, behin-behineko seinaleak kendu eta errepidea irekiko dute.
Ordezko bide gisa, Donostiako kaleak erabiltzea gomendatzen du aldundiak Amara eta Martuteneko biribilguneen artean: Loiolako Erribera pasealekua, Loiolako zeharbidea eta Aintzieta pasealekua.