Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko xedez, Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak (EKZE) antolatutako Ikusmira Berriak egonaldi programaren hamabigarren deialdia abian da, eta izena emateko epea irailaren 1era arte izango da zabalik.
Egonaldiaren zortzi asteak honela banatuko dira: alde batetik, 2026ko martxotik apirilera bitarteko sei asteetan, zinemagileek beren proiektuak abian jarri ahal izango dituzte Tabakaleran. Hor, zinemagile bakoitzak batzorde adituaren aholkularitza jasoko du, baita diziplina anitzeko ikuspegi profesionaletik emandako tutoretzak ere. Eta beste alde batetik, Zinemaldia egiten den bitartean, zuzendariak irailean bi astez itzuliko dira Donostiara, dagoeneko garatuago izango duten proiektua zinemaren industriako ordezkariei erakusteko. Maiatzetik irailera bitarte, zinemagile bakoitzak profesional batzuen tutoretza jasoko du online , eta ekainean laguntza ekonomiko bat emango zaie, egonaldiaren bi zatien artean lanean jarraitzeko aukera izan dezaten
Programaren lehen edizioa 2015ean izan zen, eta handik hona 56 proiektu gauzatu dira, eta horietarik 17 saridun izan dira, eta gainerako proiektuak garapen-fasean daude edo estreinatzeke.Bete beharreko kontuak eta izena emateko, egin klik hemen.