Oinatz Goenagak brontzea eskuratu du Espainiako txapelketan

Aulki finkoan ez ezik, mugikorrean ere asteburu ona izan da Donostia Arraun Lagunak klubarentzat. Hain zuzen ere, Castrelo do Miñon (Ourense, Galizia) jokatu zen asteburuan aulki mugikorreko Espainiako txapelketa. Haurren kategoriako skiff proban, Oinatz Goenagak brontzezko domina eskuratu zuen atzo. 23 arraunlari aritu ziren finalean, eta hirugarren postuan sailkatu zen Goenaga.
Klubak nabarmendu duenez, Goenaga familiako txikiena da Oinatz. Haren entrenatzailea Iraitz Goenaga anai zaharrena eta Aitor Serra dira. Era berean, bere arreba da Udane Goenaga Donostia Arraun Lagunak-eko emakumezkoen traineruko arraunlaria.