Intxaurrondo Hegoa ikastetxeak haur eskola bat hartuko du beheko solairuan

Datorren urterako prest egongo da Intxaurrondoko haur eskola berria. Hain zuzen ere, Intxaurrondo Hegoa ikastetxearen beheko solairuan jarriko dute. Udalak gaur adjudikatu dizkio lanak Urbycolan enpresari, 251.813 euroko aurrekontuarekin eta obra egiteko lau hilabeteko epearekin. Europarko Next Generation Funtsen bidez finantzatuko dute.
Bi gela izango ditu haur eskola berria. Batek 0-1 urteko hamalau haurrentzako lekua izango du, eta besteak 1-2 urteko zortzi haurrentzako. Horretarako, ikastolan dauden bi gela eta komun batzuk berrituko dituzte.