'Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain' erakusketa ikusgai, Euskadiko Arkitektura Institutuan

Euskadiko Arkitektura Institutuak Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain erakusketa aurkeztu du. Espozioak euskal landa ingurunean eraikitako ondareari ematen dio balioa, eta tipologia baten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Baserria “mendetan zehar egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura” moduan aurkezten da bertan, eta baserriaren historia aztertzen du, imajinario kolektiboan iraun duen irudi erromantizatuaz harago.
Erakusketa irailaren 14ra arte egongo da zabalik, eta Ibon Telleria Julian arkitektoa eta EHUko Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasleak, eta Jon Arcaraz Puntonet Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko proiektu arkitektonikoen irakasleak komisariatu dute. Arcaraz Puntonet Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakaslea da, eta esperientzia du paisaia ezberdinen eraikuntzari eta munduko hainbat lekutan arkitekturen materialtasunari buruzko ikasketen garapenean.
Uztailaren 9tik abuztuaren 31ra bitartean, Arkitektura Institutuak bere ordutegia luzatuko du, eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango da: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara.
Erakusketaren osagarri modura, belaunaldien arteko lantegi batzuk eta hitzaldi bat egingo dituzte. Muntaiagatik irekita – Baserria eraikitzen lantegia hiru saio progresibotan egingo da. Lehenengoa erakusketa inauguratu aurretik egin zuten, uztailaren 5ean, eta hurrengoak uztailaren 19an eta irailaren 6an izango dira. Tailer horietan, 1:10 eskalako maketa handi bat eraikiko dute kolektiboki. Maketa hori erakusketaren parte da, baserriaren eraldaketa prozesua ezagutzeko balio duena, hura osatzen duten materialen bilakaeraren bidez. Tailerra 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta 11:30etik 13:00etara izango da. Erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira eskariaren arabera. Contact@eai.eus helbidera idatzi behar da lekua erreserbatu ahal izateko.