Hamabost urtean %8 murriztu da hondakinen sorrera Gipuzkoan
Birziklatze-tasa %52,77koa izan da Gipuzkoan 2024an, eta gaikako bilketa %59,22koa da. Hondakinen sorrera % 8 murriztu da 2010. urtearekin alderatuta.

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak aste honetan aurkeztu ditu 2024ko gaikako bilketaren eta birziklatzearen behin-behineko datuak. Gipuzkoako datuek “herritarren konpromiso-maila handia” berretsi dute berriz ere. Hondakinen sorrera % 8 murriztu da 2010aren aldean, Euskadiko murrizketa-baliorik handiena, batez bestekoa % 4koa baita.
Asensiok adierazi duenez, “begi-bistakoa da geldialdi batera iristen ari garela zenbait adierazletan”, eta gaineratu du “herritarren kontzientziazioa oso handia izaten jarraitzen du, baina mankomunitate batzuek ez dute behar beste aurrera egiten. Horren arabera, ahaleginak hareagotu egin beharko ditugu”.
Diputatuak adierazi du bi frontetan indartu behar direla politika publikoak: alde batetik, herritarren kontzientziazioa areagotuz datuak aldatzen ez diren eremuetan; eta, bestetik, portaera jasangarrienak saritzen dituzten tarifa-politiken aldeko apustua eginez. “Oso oinarri sendoa dugu, baina hobetzen jarraitzeko anbizio handiagoko neurriak beharko ditugu”, adierazi du Asensiok.
Era berean, azpimarratu du Zubietako erraustegiak “funtsezko zeregina izan duela egungo mailak finkatzeko”, errefusaren zati handi bat berreskuratzeko aukera eman baitute. “Baina teknologia, berez, ez da nahikoa; ezinbestekoa da mankomunitate guztiek norabide berean aurrera egitea”, azpimarratu du.