Karmengo jaiak iragarriko ditu udalaren txistulari taldeak igandean, kontzertu berezi batekin

Donostiako Udalaren txistulari taldeak kontzertu berezia eskainiko du, Karmengo jaien iragarle. Igandean (hilak 13) izango da, kaiko San Pedro elizan, 12:15ean.
Txistulari taldeak itsas giroko doinuz osaturiko kontzertu programa joko du; Batelarien zortzikoa, Pasaia, Plentzia, Itsas doinuak dira horietako adibide batzuk. Gainera kontzertu piezez gain, dantzarako zein abesteko giroa sortuko du taldeak Hiru itsas kanta, Kiriko edo Isil-isilik bezalako doinuekin. Sarrera doakoa izango da.