Locarnoko zinema jaialdian lehiatuko da Ion de Sosa donostiarraren 'Balearic' filma

Ion de Sosa zinemagile donostiarraren Balearic filma Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdiko Concorso Cineasti del Presente sailean lehiatuko da, zinemagileen lehenengo edo bigarren lanak biltzen dituen atalean, hain zuzen ere. Abuztuaren 6tik 16ra egingo dute 78. Locarnoko Zinemaldia.
Mallorcako luxuzko txalet bateko igerilekuan harrapatuta dagoen gazte talde baten istorioa da fikziozko lanaren ardatza: baimenik gabe sartuko dira igerilekura eta, hiru doberman txakurren mehatxupea, bertan harrapatuta geldituko dira. Iaz, WIP Abycine Lanza ekimenean parte hartu zuen De Sosak lan horrekin, eta, aurten, ECAM Forum egitasmoan aukeratu dute.
Ez da parte hartze donostiarra duen film bat Locarnoko jaialdira iristen den lehenengo aldia. Izan ere, 2023an, Negu Hurbilak lana aurkeztu zuen bertan Negu kolektiboak, baita epaimahaiaren aipamen berezia lortu ere.
Aurten, bestalde, De Sosaren lanaz gain, Sofia Petersen zinemagile argentinarraren Olivia filma era lehiatuko da Balearic-en sail berean eta aipatzeakoa da, Donostiako Elias Querejeta Zinema Eskolan ikasi baitu Petersenek, baita bere proiektua bertan garatu ere.