The Champions Burger, hilaren 27ra arte Anoetan

Iazko udako esperientziaren ostean —150.000 bisitaritik gora eduki zituen—, Donostiara itzuli da The Champions Burger, Espainiako Estatuko hanburgerrik onena bilatzen duen ekitaldi erraldoia. Anoeta estadioan egingo dute aurten ere, eta gaurtik (hilak 10) hilaren 27ra egongo da zabalik. Astelehenetik ostegunera 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik eta ostiraletik igandera 12:00etatik 00:00etara, doako sarrerarekin. Donostiaren aurretik, hamabost hiritatik pasatu da dagoeneko aurten ekitaldia.
Guztira, estatu osoko 24 hanburger postu egongo dira Anoetan, hanburger proposamen tradizionalak zein modernoak edukiko dituztenak. Tartean egongo da Gottan Grill postua, 2024an Espainiako eta Europako hanburger onenen sariak eskuratu zituena. Horrez gain, Cheeck ‘s postuak oilasko hanburger bat aurkeztuko du Donostian, berritasun gisa.
Bestalde, The Champions Burger guztietan, influencer ugari egoten dira hanburgerrak promozionatzen eta sare sozialetarako edukia sortzen eta, hain zuzen ere, bi youtuber ezagunek euren hanburger postu propioak jarriko dituzte, lehiaketatik kanpo: Joe Burgerren (Joe Burgerchallenge kanala) Moflete eta Pablo Cabezaliren (Cenando con Pablo kanala) The Ox.
Hanburgerrak dastatzen dituztenek euren gustukoena bozkatzeko aukera izango dute, eta hauek dira lehiaketan parte hartuko duten postuak: Street Food Burger, La Muralla, Dak Burger, Jenkin’s, The Vicbros Burger, Soul, Godeo, Nola Smoke, Rico, Moa Brasas Gourmet, Tximist, El Tarantin Chiflado, Hades Tokio, Vacarnal7 eta Circo dira. Hala ere, bestelako proposamen batzuk ere egongo dira, hala nola, Dava, Kai Donostia, Bobby ‘s eta La Burguessia postuenak.