Zer plan astebururako Donostian?

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerak ez zaizkizu faltatuko Donostian. Alde batetik, ez ahaztu Añorgako Karmengo jaiak dituzula asteburu honetan; hemen daukazu egitaraua. Bestetik, jaiez harago, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian, eta gure agendan aukeraketa zabalagoa aurkituko duzu.
Ostiralean (hilak 11), aire zabaleko zinemaz gozatzeko proposamen bat egingo dizugu: Life of Pi Ang Leeren 2012ko filmaren gaztelaniazko bertsioa proiektatuko dute Altzako Harria parkean, doan.
Larunbatean (hilak 12), Loiola Kantuz taldeak kantujira antolatu du Loiola auzoan, 12:00etan Izarraitz tabernatik abiatuta. Larunbat eguerdia girotzeko plan bikaina!
Igandean (hilak 13), Kursaalera joatea proposatzen dizuegu. Izan ere, Giacomo Pucciniren Tosca opera taularatuko dute Kursaalean. Sarrerak auditorioaren webgunean daude salgai, 45-85 euroan.
Bonus track: astean zehar plan bat egin nahi baduzu eta haurrak badituzu, hemen gure proposamena: asteartean (hilak 15), Urgull zentzu handiz ibilaldia antolatu du Cristina Enea fundazioak, 17:00etan, Urgulleko Natur Txokotik abiatuta.