Gizon baten gorpua agertu da Urumea ibaian

Gizon baten hilotza agertu da ostiral goizean Donostiako Urumea ibaian, Maria Cristina hotelaren aurrean, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira eta suhiltzaileek Agirre Lehendakariaren zubiko arrapalatik atera dute gorpua.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, hildakoa 55 urteko iruindar bat da. Duela bi egun, bere familiak salatu zuen desagertuta zegoela. Lehen ikuskapena eginda, “ez dirudi biolentzia zantzurik dagoenik”, nabarmendu du udalak. Gorpua Institutu Anatomiko Forentsera eraman dute, autopsia egiteko eta gertatutakoa argitzeko. Udaltzaingoak gertatutakoa argitzen saiatzeko ikerketa abiatu du, baita ere.